Borroka Izakiarentzat:
Ines Medinaren lana
Jacqueline Wilson
Inés Medinaren estudioan, New Yorkeko
Brooklyn auzoan, egon nintzan lehenengo aldian, 2000ko
zezeilean, jakin izan neban arteari eta bizitzari buruz nituan
ideiek norabide barria hartuko ebela, asmau ezineko
norabidea. Ohore handiz, bost urtez ikasi nebazan beragaz
pinturaren eta marrazkiaren teknikak, eta, epe horretan,
formak eta pentsamentua egituratzen dituan errealidadea
susmatzen ikasteaz gain, Inésen koadroen bitartez, prozesu
psikologiko eta espirituala garatzen ikusi neban.
Zeozelan esateko, oso prozesu naturala izan
zan, benetan bikaina bihurtzen dan landare edo zuhaitz
bat ikustea modukoa. Nire ikuspegitik, persona bat norbera
izateko, edo, gehiago, norbera baino apur bat handiagoa
izateko egiten dan bidaia gizatiar, psikologiko, espiritual
eta fi sikoa dokumentatzen eben Inésen koadroek.
Hasieran, Inésen koadroek buruaren lasaitasuna
adierazoten eben oso modu garbian, buruaren
barruan dagoanaren ezagutza eta, amaitzeko, buruaren
desokupazinoa. Esan beharrik be ez dago asko egoala
buru haretan; astero sorpresa bat hartzen neban, haren
lanen edukiari begira egoten nintzanean. Bertan, Inésen
bidaia adierazoten eben buruaren eta emozinoen nahasteak
eta agitazinoa ikusten nebazan egituratuta.
Prozesu nahasi harek urte batzuk iraun zituan.
Egun baten, eskolara heltzean, delikatua baizen zorrotza
zan koadro bat ikusi neban –Ofrenda divina–, beraren
aurreko lan guztiaren emoitza erakusten ebana. Baina
bidaia amaitu barik egoan. Prozesuak jarraitu egin eban,
eta, holan, buruaren eta emozinoen maila zorrotzagoetara,
arraroagoetara, heldu zan. Gehiago esanda: emoten
dau oraindino amaitu barik dagoala.
Inésen lanak prozesu psikologiko erreala dokumentatzen
dau, eta prozesu hori pinturaren eta marrazkiaren
bitartez dago adierazota. Ni prozesu horren
zorioneko lekukoa izan naz. Inésen lanaren edertasun,
espiritualtasun eta energia guztia gatxa baizen ederra
dan prozesu horren emoitza da . Norbera dan horretan
bihurtzeko prozesua.
Jacqueline Wilson
Dantza garaikideko dantzaria, artista, arte-merkataria
|