Home Banaketa plastikoaren konzeptua 18 Serieak Curriculum Vitae Kritika Erakusketa

 


Inés Medina: joan-etorriko biajea,
Bilbao-New York

Luis Foncillas

Inés Medinaren izenak zer gogorarazoten deustan nengoan pent setan: telefonozko alkarrizketa luzeak, paseoak New Yorketik, familiagazko pasinoa, bazkariak jatet xe poloniarrean, bere pinturea, Euskadiko oroit zapenak, New Yorkeko Euskal Et xean egin dituan erakusketak, bere irribarrea. Gat xa da idea horreek ordenetea, bere lehentasunen ordenan zein nirean, baina uste dot idea horreek osot zen dabela Inés Medina artistea, Inés Medina ama edo amamea, Inés Medina emakumea, Inés Medina bizirik segidu dauena, Inés Medina eta Euskadiren eta New Yorken artean egindako bizit za.

Uste dot Inés artisteak bizimodu erosoagoa euki eikeala Euskadin, bere Bilbo maitean. Nire ustez, han geratu izan bazan, ez eban borrokarik egin beharko egin behar izan dauen moduan, oindino be New Yorken egiten dauen moduan. Baina bere artea desbardina izango zan. Ez genduan gure artean eukiko Inésen parte garrant zit su bat, katalogo hau esku artean daukienek gozauko daben parte hori.

Sarritan neure buruari galdet zen deut sat, beste sort zaile askoren moduan, Inések be bere herritik urten beharra izan ete eban merezitako izena lort zeko. Berari ez jako gustetan onart zea erakusketa hau at zera begirakoa dala. Nire eret xian, berarent zat “at zera begirakoa” berbeak bizit zaren eta sorkunt zaren amaieran dagoan artistearen lana esan gura dau, baina bera gaztea da eta oindino asko gerat zen jako kontetako pinturen bitartez. Margo guztiak dira desbardinak baina sano personalak, nire begi ezjakinen arabera behintzat.

Inésen pasinoa kut sakorra da. Halakoa da bizi dan uria be, New York; eta halakoxea da bere obrea be, bere ilusinoak, bere optimismoa, bere adorea edo bere irribarre konplizea. Espero daigun erakusketa eta katalogo honeek Inés Medina hobeto ezagut zeko balio izatea; izan be, euskal arte garaikidea ulert zeko, hurretik segidu behar jako sort zaile honi.

Luis Foncillas
Radio Euskadik Estatu Batuetan daukan korresponsala eta New Yorkeko Euskal Et xeko presidente ohia

 

 

Home Banaketa plastikoaren konzeptua 18 Serieak Curriculum Vitae Kritika Erakusketa