Bere nortasunaren bila
Sergio Sánchez-Pando
Mario Salegik eskerrak emoteko egunean
et xean egindako afarian ezagutu neban Inés. Salegi, hain
zuzen be, euskal erbesteratu zaharra zan (hilda dago),
eta New Yorken bizi zan. Gaur egun be, hamar urte igaro
arren, neure buruari itaunt zen deut sat zelan ezarri
genduan holako adiskidetasuna egun haretatik aurrera.
Biok New Yorkera alde egindako bilbotarrak ginanez,
eragin handia eukiko eban. Horrezaz gainera, biok aldi
berean irit si ginan urira, ezagutu baino lehen urte bi igaro
baziran be. Dana dala, gertaera horreek ez dira berez
nahikoak zer jazo zan azalt zeko, are git xiago, oso isilak
eta it xiak ginala kontuan hartuta. Ezelako zalant za barik,
biok ahalegin it zela egin behar izan genduan, zeozerk ez
et sit zen bult zatu ginduzan, hartu-emon iraunkorrak baizen
luzeak garatukeran hainbat oztopo iminten dituan
urian adiskidetasuna ezarteko eta horri eusteko.
Bigarren biderrez, 57. kaleko kafetegi baten
alkartu ginan. Halanda be, ez dot zehat z-mehat z
gogorat zen zer egin genduan bertan alkart zeko. Jakin
badakit kafez betetako kikara banagaz mahaian jesarri
eta berehala ahal danik eta era naturalenean eta nasaienean,
esango neuke nik, hasi ginana geure esperient zia
personalei buruz berba egiten. Arrat salde haretan bertan,
gure arteko loturea ezarri zan mekanismo baten
bitartez, eta, unadaren baten, mahaian jesarrita berbetan
gengozan bitartean, ondo edo t xarto ent zundako “klika” egin eban. Ostean, barikua zanez eta azken
orduan sarrerea doakoa zanez, MOMAra joan ginan
erakusketak ikusten.
Hasikera-hasikeratik, oso deigarria iruditu jatan
Inés margolaria zana jakitea. Edozelan be, are harrigarriagoa
iruditu jatan helduaroan Bilbok eskeinitako
ziurtasunak alde batera it xi zituana eta New Yorkera
bizit zen joan zana jakitea, sasoi haretan ingelesez t xintik
be esaten ez ekiala kontuan hartuta. Hasikera baten,
argieginen ekimen duina iruditu jatan, baina, aldi berean,
ausarta be bazan. Jakin badakit ez nazana horixe
pent sau eban bakarra eta Inési bost axola eut sana nik
edo beste bat zuek zer pent setan genduan. Kanpotik oso
gat xa zan barruntetea zeinen ondo taiut zen ziran piezak
bere buruan. Halanda be, oso gat xa egin jakon uriko bizimodura
egokit zea.
Dana dala, hasikerako prozesu horretan (nik
alkar ezagutu genduan neurrian baino ez neban prozesu
horretako jazoera askoren barri euki), argi eta garbi geratu
zan Inések erabagitasun handiz garat zen zituana ekint za
guztiak. Erabagitasun hori, barriz, suizida izan eitekean
bere mundutik kanpo epait zen ebenent zat, baina, aldi berean,
oso-oso energia kut sagarria eta inspirat zailea be bazan
artistearen munduan zelan edo halan sart zeko aukera
eukienent zat. Orduan, arrazoi bat zuren ondorioz holakorik
ez eukien personetan sorkunt za-emaria ant zemoteko
eta izart zeko eukan gaitasun aparta nabarment zen zan.
Halanda ze, Inés euren gidaria zan: pintura-klaseen bitartez
gurata aukeratutakoa edo enpatiaren bitartez ezagututakoa.
Izan be, bere erabagitasun handi-handia bizgarria
zan segurtasun bako edo zalant zaz betetako beste
artista bat zuent zat, beharbada berea ez beste diziplina
bat zuk eukiezalako helburu. Horixe bera jazo jatan niri.
Senez eta jakituriaz garat zen danean, igorlearent zat eta
hart zailearent zat hain ezaugarri zoragarria, osoa danez,
Inések horren inguruko zalant za sakonak euki zituan sarritan,
zeregin horretan lar murgilduta egoala sentiduten
eban bakot xean, bere lanari energiak kent zen eut sazala
uste ebalako azken baten.
Holan, bada, Inésen benetako grabedade-gunera
irit si gara, hau da, bere lanetara. Bere lanak, hainzuzen be, ez dira logika ebolutibo linealaren arabera
garat zen, hau da, serieak ez dira aurrekoakaz modu natural
eta harmoniat suan lot zen. Monokordeak edo ez
hain monokordeak diran sekuent ziak ulert zeko hobeto
prestauta nengoanez, erabat nahastauta it xi ninduan
hasikeran. Izan be, it xuraz euren artean lotura handirik
ez daukien zenbait ikuspegitatik aurre egiten deut so
arazoari, eta, horretarako, era guztietako proposamenak
eta teknikak erabilten ditu, gaietan sakondukeran
baliogarriak eta eraginkorrak dirana egiaztatu gurean.
Alde horretatik, Inésen pinturak zenbait frontetan aurrera
egiten dauen armadea dakarst gogora. Halanda be,
ez dabe inoiz helburu beraren mesedetan aldi berean
aurrera egiten (bat lant zen dauenean, besteak gelditu
egiten ei dira; dana dala, lortutako lorpenak be hart zen
ditue kontuan, aurrera egin behar dabenean). Artisteak
fronte bakot xean banat zen ditu indarrak, eta, alkarren
segidan jaramon egiten deut senez, gero eta sakontasun
handiagoa daukie. Hori dala eta, ikuspegi osoa eukikeran
baino ez da ant zemoten fronteak alkarren elikagai
dirala. Lan-metodo hori asmo handikoa da, eta, batez
be, bi ezaugarritan oinarrituta dago: ausardian eta aldakortasunean.
Inésen lanak be metaketaren logikan oinarrituta
dagoz, bide desbardinak lant zen ditualako errealidade
berera iristeko. Bide bakot xak, gainera, ezagut za-modu
bat eskeint zen dau berez, eta are balio handiagoa dauka,
aurrekoak eskeinitako esperient ziagaz bat eginkeran.
Halanda ze, osogarriak dirala esan leiteke. Holan, bada,
serie bakot xa aurrekoagaz lotuta egongo lit zateke,
baina ez da beharrezkoa lotura hori aurre-aurrekoagaz
gertat zea, haren esperient zia elikagai badauka be. Esate
baterako, 2004. urtetik 2006. urtera margotutako The
Being´s Joy 18. seriearen jatorria The Psychoanalitic Meaning
(1982-1985) 5. seriean bertan be topau geinke,
bai eta The Flowers of Evil or Emptying the Content of
the Mind 14. seriean eta The Trascendente of the Ego
or Unifi cation 15. seriean be. Bestetik, Also I am… 16.
serieak loturea dauka The World of Forms 13. serieagaz
eta Analyzing the Limit Between Two Dot s - Mind Heartand Brain 11. serieagaz. Hori dala eta, lanak eten barik
hazten dira zabaltasunari zein sakontasunari begira, eta
ezagut zaren beraren mekanismoak errepliketan ditue,
honako aztergai honeen gainean ikuspegi desbardinak
(psikoanalisia, arrazoia, intuizinoa eta emozinoa) ezarten
diran neurrian: andren arazoak, egoa, familia-arloko
baldint zat zaileak eta konturatu barik geureganatutako
eraginak, artistearen zeregina, buru-estimua eta onespenaren
premia, gatazka larrien aurrean erakut sitako
jarrerea eta erant zuna eta poderean oinarritutako hartuemonak.
Laburbat zeko, bere lanetan Inés bere nortasunaren
bila dabilala esango neuke. Seguruenik, aspaldi
hasi zan horren bila, t xikitan, gurasoek bizimodu
barriaren bila Bilbora emigretea erabagi ebenean, hain
zuzen be. Gainera, bilaketa hori indar handiz biziagotu
zan, berrogei urteren ostean, garai haren aldean, erabat
jakitun Bilbotik New Yorkera emigretako erabagia
hartu ebanean, aurreko berrogei urteetan era batera
edo bestera azaldutako gaiak indarbarrituta eta ikuspegi
zabalagoaz landu gurean. Inésen erabagiak fruituak
emon ditu, ant za, nire eret xiz adierazpen-maila handiena
jadet si dauelako orain arte egindako azken seriean,
hau da, The Being´s Joy 18. seriean. Adierazpen plastiko
liluragarria baizen ulergarria da, eta, aurrekoen aldean,
forma garbiagoak daukaz. Aldi berean, hipnotikoagoa
da, eta ez dago edukia ezelan be ulert zerik. Bilaketak
bere horretan iraun arren, gauzak bere onera etorri dirala
esan leiteke, ziurbakotasunak desagertu egin dirala
eta erreferent zia-puntuak agirikoagoak dirala. Izenburuak
dinoanez, poztasunerako eta alaitasunerako
arrazoiak dagoz. Inoiz baino gehiago, bidea eta ispilua
da bere lana…
Sergio Sánchez-Pando
Escritor
|