Ezagutzaren bila
Xabier Sáenz de Gorbea
01
Amet s egiten dauen burrukalaria eta errealidadeagaz
gogor behar egiten dauen idealistea da. Ez
dau inoiz et sit zen. Mundua eratu dau eta hedatu egin
dau. Grinea eta sentipena daukaz. Emozinoetan eten
barik sakont zen dauen arren, baliabide plastikoen eta
euren perzepzinoaren azterketa arrazionalean ahalegint
zen da. Antinomiak egia bihurt zen ditu eta alkarren
artean lot zen ditu. Gizakia naturea da, baina kultura
gaindit zeko grinea, eraketa be bai. Inés Medina barrubarruko
arimarant z abiat zen da, eraketa espiritualerantz
proiektetan da eta errazoia sart zen dau, harant zago
joateko eta esperient ziak alderat zeko. T xikitasunean eta
handitasunean, alde handia dago, amaiera bako put zua
dago. Guztia guztian dago. Argiaren edegierea eta espazioaren
azalera zabala. Materiaren haut seztapena eta
kolorearen amaiera bako zent zuna. Marra artezetik kurbara.Abstrakzinoa eta erreferent zia fi guratiboa.
Inguruabarrak inguruabar, artistearen burrukea
eta ahalegina zelan edo halan garatu dira. Hement xe eta
New Yorken. Babesleku berdetik eta asfaltozko oihanean
zehar, zailtasunak topau ditu beti, baina banan-banan aurre
egin deut se. Horretarako, nahikoa izan da indarbarrit zea,
at seden hart zea, irribarre egitea eta malko asko ostent zea.
Alaba bi hazi ditu, eta berak eratutako plastikearen aurrerapenak erabateko at zera begirakoan eskeint zen dira. Ezagut
zarako bideak eten barik itaunt zen deut so bere buruari.
Hutsaltasuna, lehenengo burutazinoa edo
eskandalua modan dagozanez, harrigarria da zeinen
sendoak diran bere sinismenak. Eteten ez dan ikerketa
eta adierazkortasunaren mugaraino eta lengoaiaren tolesduretaraino
bideratutako indarren hedapena. Serieka
behar egiten dau eta topaketak zein azterketak alkart zen
ditu, hirurogeta hamarreko hamarkadearen amaieratik
gaurdaino. Bere adimen-ahalmena it zela da, bai eta
indarbarrit zeko eta erraztasuna albo batera ixteko behar
ikaragarria be. Etenak egin arte aztertu eta berrikusi
egin dau. Artea eta bizit za barru-barrutik datoz gogora,
eta, hustukeran, hausnart zeko eta lengoaiara eroateko
biztugarria sort zen da. Asko eta asko irakurten dau, eta
egileak berak zehat z-mehat z aztertu ditu urrats guztiak.Emoit zea izugarria, konszientea, sentikorra eta iraunkorra
da. Berben eta irudien eraikina. Mart xan dagoan lana.
02
Hirurogeta hamarreko hamarkadearen amaieran,
Bilboko Arte Ederretako Fakultadean ikasi eban. Andra
bakarrenetakoa zan, artistak izan gura eben gizon askoren
artean. Hori dala eta, are gat xagoa zan dana. Promozinoko
ikaskide gazte bat zuek berehala lortu eben onespena,
euren prestakunt za-zikloa amaitu barik be. Horra hor
Txomin Badiola, Juan Luis Moraza, Darío Urzay, José Chavete
edo Jesús Mari Lazkano egile aitatuak. Ostean, gainera,
unibersidadeko bertako irakasle nabarmenak izan
ziran, bera be bai. Talde osoak baterako erakusketa egin
eban, eta historia egin eben. Promozino garrant zit sua zan.
Horreez gainera, Marisa Fernández, Iñaki Zaldumbide edo
Elena Mendizabal… be baegozan bertan.
Unada horretan, Inés Medinak bere alaba biak
eukazan. Zorit xarren aurrean, burrukalaria eta setat sua
zan. Akademia edegi eban, artea sentiduteko eta aztert
zeko modua jakitera emoteko asmotan, eta Arte Ederretako
Fakultadean euren prestakunt za-zikloa amait zen
eben egile gazteetan proiektetan zituan bere proposamenak.
Mundua ulertu gura ebanez eta bere burua sakonago
ezagutu gura ebanez, azterketan murgildu zan.
Hasieran (1978-1979), espresionistea izan zan.
Ondoren, ikerketa abstraktura hurreratu zan. Lengoaia
plastikoaren inguruko konzient zia hartu ebanean, zehazteko
orduan bere teknikea behar dauen beharrerantz
abiatu zan. Kolorearen portaerea eta zent zuna aztertu
gura zituan. Horretarako, pigmentu-haut sa erabili eban
ezelako zalant za barik. Aldi berean, Anish Kapoorrek be
garatu eban zeregin hori. Artista hindua materia erabilten
hasi zan, bere bolumen zeramikoak estalt zeko baliabide
hauskor moduan. Bien bitartean, Inés Medinak mugaraino
eroan eban tonu kromatikoaren ezaugarri fi sikoa bera.
Azal-azaleko sensibilidadea eukan, eta idat zi
eta idat zi egin behar eban. Olerkarit zaren sasoia zan.
Era berean, marrazkiak eta esperient ziak be baterat zen
zituan liburuetan. Gauzen bila joan behar zan eta ezin
eban lotu bako hari-musturrik it xi. Eten barik egin eta
desegin behar zituan korapiloak. Zent zumen guztiak
askatu egiten ziran. Laster, espazialtasunera heldu zan.
Mihiseak mugak baeukazan be, gainditu egin zituan.
Formak era harrigarrian araztu ziranez, grabedade fl otagarriaren
sensazinoa sortu zan, eta bere irrikea inguruko
lurraldera zabaldu zan, argi-kut xea izango balit z lez.
Euspen plastikoak erabateko arazketaren lurraldera
eroan eban. Oteizaren hut sunea eta Malevichen
lurraldea jarraipenerako akuluak dira, beste fase bat zuei
ekiten segiduteko geratutako errastua.
Ostean, hiru dimensinotasuna agertu zan. Horretarako,
at zealdearen eta aurrealdearen arteko eztabaida
dialektikoa suspertu eban, eta oso forma geometriko zehat
zen bidez ebagi eban euskarria. Holan, bada, ikuspegiari
buruzko hausnarketa bult zatu eban, margolanari itaundu
eut san eta beste aldea pent setako aukerea eskeini eban.
Oihala ia-ia gordinik it xi eikean, eta, aldi berean, pinturea
zehaztasunez emon eikean barruko aldean, bihorkada nasaiak
eta gardentasun harmoniat suak sort zeko. Dan-dana
adierazkorra da, git xiago gehiago dan tolesturan be bai.
Edozein aukeraketa esangurat sua da. Oinarri materialean
it xitakoa, zelan egin eta ze prozedurearen bidez egin ez eze,
oihal zehat z baten erabilerea be bai, granuladua, harien bilbea,
mihisearen lodierea eta horma-ezaugarria azalt zeko
asmotan. Ezaugarri hori, hain zuzen be, hirurogeta hamarreko
hamarkadako minimalismoen ondorioa zan. Berrikuspen
hori abangoardia historikoen eta euskal eskulturagileen
neoabangoardien deriba espazialistei erant si behar jake.
Benetako espaziorako jauzia emon eban zeozelan,
baina irmotasun handiagoz osotu zan leku osoa bete
ebanean eta oraindino terminoa erabilten ez zan unadan
instalazinoak sortu zituanean. Giro horreetan, kolore
aseen pintureari urre-koloreko sokak erant si eut sazan, eta
zolitasunez zeharkako aitamenezkoa zan moduan bete
eban ingurunea. Prozesu horren ondorioz, muturreko eta
erabateko konzient ziara irit si zanez, arkitekturan pent sau
behar izan eban. Benetako espazioan dagozan eskultura
birtualak ziran, egilearen esanetan (1981-83). Beret zat,
hiru plano ziran interesgarriak: barruko eta kanpoko espazioen
ezagut za, barruko espazioaren hustuketa eta
kanpoko espazioen okupazinoa denpora zehat zetan.
1982. urtetik, it xuratik harant zago joan gura
izan ebanez, psikoanalisira jo eban. Apurka-apurka, bere
lana nozino eta operadore plastiko barrien bitartez aberastu
zan. Garai gogorra zan. Ukoen eta asmo barrien sasoia.
Fenix hegaztiaren ant zera, barriro agertu eta eten barik marrazten
hasi zan. Egunero, ezelako eten barik. Adimenaren
eta sensibilidadearen egoerak arintasunez biderat zeko erea.
Erronka gehiago. Inplikazino asko eta etorteko egoanaren
abenturea. Horren ondorioz, barruratu eta babestu egiten
eban lana sortu eban, eta, aldi berean, edegi eta hazi egiten
zan. Materia ezagutu eban, gorput zaren preminatik ohiko
teknika piktorikoak erabilten hasi zan (tenperak eta oliopinturak).
Sorkunt zen eta heldutasunaren garaia. Nozinoak
daukaz berbabide; esate baterako, “energia garbia” eta banaketa
plastikoaren konzeptua”. Ordenagailuz egindako lan
plastikoaren jatorria izan zan. Gai hori, hain zuzen be, doktoret
zako tesian jorratu eban, eta, holan, bada, hamabi urteko
ahalegin gogorrari emon eustan hasierea. Serieetan banatu
eban, eta honako izen honeek imini eut sezan: “Irudi potenziala”,
“Tensino dinamikoa pinturan”, “Mugak eta produktuak”
eta “Abioa edo Andren liberazino emozionala”. Hona
hemen euren atalak: “Aireportua”, “Erakundeak”, “Errua”,
“Ortogonaltasun bikot xa” eta “dimensinotasun ugaria”.
“Irudi potenziala” seriean (1983-1991), egiturazko
proposamen neoplastikoak erabili zituan, eta,
baliabideak aurreztu gurean, barruko zenbait dimensino
bult zat zen ahalegindu zan. Prozesu horretan, geometriaren
erredukzionismoari emon gura eut san zentzuna.
“Mugak eta produktuak” molt soa (1991-
1992) edo “Arimearen eraketa” seriea New Yorkera
egindako lehenengo bidaiaren eraginpean egoan. Pintura
zuri-balt zak makina elektronikoaren beharrean eukan
eragina eta alderant ziz. Aurrerant zean, hiru dimensinotasun
garbiaren eraketa ez zan entelekia hut sa izan, eta
zehaztasuna zein sentipena partekatu zituan apurkaapurka.“Lentea” lanari esker, patterna topau eban, eta,
horri esker, aldagai ugari egin ahal izan zituan.
Larogeta hamarreko hamarkadan, serie gehiago
egin zituan: “Neurri hut setik emozinora” (1992-1993),“Abioa edo Andren liberazino emozionala” (1992-1995),“Nongotasuna, aldea eta Energia garbia” (1996-1999),“Puntuak” (1996-1999) eta “Puntu biren arteko mugak aztertzen. Bihot za, adimena eta burmuina” (1998-2000). Garai
horretan, azterketa zorrot zak egin zituan andren berrespenaren
sorrereari eta hasiereari buruz. 1995. urtetik, New
Yorken bizi zan, eta ordenagailua tresna eraginkorra zan,
planoa atomizetako eta energia planoan bertan husteko.
03
Mende barrian, Inés Medinak bere lana berret
si eban, eta lanetan gehiago inplikau behar zala sentidu
eban. “Zolitasunaren mundua” (2000-2001) serieko
lanak dualak dira. Irudietan, zati anatomikoak eta andren
munduari buruzko erreferent ziak azalt zen dira. Faktura
leuneko eta zolitasunez betetako lanak dira. Gardentasunak
eta pint zeladearen urrat s sentikorrak dagoz paperaren
eta mihisearen gainean. Hut sarteak, bulbak, lorak,
ezpan-errastuak eta era guztietako obaloak sortu zituan.
Ostean, energia garbia eta hedat zen dan kolorea. Modu
bat zuek Esteban Vicente eta Mark Rothko dakarskuez gogora.
Koloreen buztarketak ikusizko estimuluak sort zen
ditu, koadroa garrant ziz eta hunkiberatasunez beteteko.
“Formen mundua” (2001) seriean, lan unitarioa
eskeini eban. Konposizino bera egin eta ordenagailuan
garatu eban. Kosmogonia espaziala sortu eban forma nagusiaren
inguruan. Zenbait transizino kromatikoz inguratutako
osogaia dala esan leiteke. Argi-distira it sugarriaren
bitartez, irudiaren eta at zealdearen arteko alde handiak
sort zen zituan, gori egoan zeozeren kontrargia erat zeko.
Koloreak eta formak aldat zen dituan ugartet xu distirat sua.
2000. urtetik 2004. urtera, izenburu poetikodun
pieza bat zuk egin zituan: “Gaizkiaren lorak”. Horren
bidez, modernotasunaren aitetako bat Charles Baudelaireren
liburuaren aitamena egin gura eban. Lanek eten barik
aldat zen ziran irudiak egiteko aukerea eskeint zen eben.
Lan bat zuk oso enigmatikoak ziran; eta beste bat zuk, zuzenagoak
eta fi guratiboagoak. Paletea ilundu egin zan,
eta oihart zunak dramatikoagoak ziran. At zeko aldeetan,
koskadun formak, zint zur sakonak ant zemoten ziran. Bolumen
ahurrak eta ganbilak gauzat zen zituan. Marrazkiak
muga zehat zak eukazan, koloreei eusten eut sen eta sensazino
konstruktiboagoa emoten eut san irudiari. Mugak
zehaztu zituan, ert zak sortu zituan, banaketak nabaritu
zituan eta zabalkunt za anatomikoak egin zituan.
Lanen tamainua handitu egin zan “Egoaren
garrant zia” seriean (2000-2004). Andratasunaren nozinoak
hartu-emonak, agerpenak eta berrikuspenak inposatu zituan.
Sexualidadea eta oldarkortasuna. Abstrakzino sinbolikoa.
Perzeptualtasunetik harant zago joan zan, ant xinako
egokit zapenen aldarrikapenetan eta defensetan amildu zan.
Oroitzapenak eta zirrareak kristalizazino-gunea
eratu eben “Neu be banaz” seriean (2004). Izan garana be
bagara. Beret zat enpatikoak diran lekuetan eta beragaz bat
datozan lekuetan, personeak sensazinoak berreskurat zenditu. Euskal Herriko natura hezera it zuli zanean, umezarora
it zuli zan. Oso egoera sentikor berezian, maitetutako
lekuen irudi digitalak erabili zituan, eta izerdidura sentikor
hut s bihurtu zituan. Lehenengo irudietan, zer leku dan dakigu
oraindino, baina emozinoetara makurt zen hasita dago.
Koloreak aldatu egiten dira, eta landaret za kolore ugaridun
puntuen alfonbra polikromoa da. Landaret za abegit sua.
Halanda be, Inés Medina ez zan gelditu, saiakunt zan egin
eban aurrera eta ezagutu eitekeana deskonposetan hasi
zan, hurrentasun-lotura beroa baizen biguna galdu barik.
Prozesuaren amaieran, gorentasuna lort zen da, erreten
doazen bat-bateko argiak balira lez. Ezelako lodiera barik,
inmaterialtasunera helt zen gara. Beret zat, Arant zazuko
basoa distirea, barruko dardarea eta denpora bako ondoizatea
erdiesteko abiapuntua izan zan. Naturearen eta konzient
ziaren arteko, kanpoaldearen eta barrualdearen arteko
identifi kazino isomorfi koa. Hartu-emonaren jarraipena.
“Puntua dimensinoak gaindit zen” (2004) seriean,
koadro bakar bat egin eban. Puntua erabili eban,
harik eta bereizgarritasun gramatikala egoera barrira
eroateko moduko garapenak ezarri arte. Araketa horri
esker, mundu hedakorra eratu eban, eta, igelt seruen
ant zera, adreilurik adreilu egin eban.
“Izakiaren poza” (2004-2006) seriean, andren
mundua jorratu eban. Bere asmoa ez zan estrategia
zaratat suak eskeint zea, berari buruzko azterketa irazkorra
egitea baino. Dramea, pathosa, egoan, baina ariketa
poetikoagoak eta gainbeherakoagoak be bai. Azken lanak
ziurbakotasunez beteta dagoz. Figurazinoaren eta abstrakzinoaren
arteko moldeek zent zunik ez daukienez, behin
eta barriro hausten dira. Artistea askatasun eta ausardia
osoz mobiduten da. Inplikazino handiko unada sut sua
da. Bidaien batuketa. Fluxu bat zuen prozesua. Obsesinoen
erronkea. Adierazpenen bat-bateko agerpena. Afektuen
argia eta erronken mugak. Eten bako osotasuna. Amatetan
ez danaren eta bilat zen danaren sugarra. Koadroagaz
egindako buztarketa. Nork bere buruagaz daukan hartuemon
irazkorrena. Naturearen besarkadea eta put zu sakonenen
araketa. Egarria. Igesaren arnasea eta ezinbesteko
nahaste-borrastea. Onarpena. Biderkat zen dan irisa. Arnasearen
babeslekua. Pinturearen eta anatomiaren arteko lotunea.
Sorkunt za-bide personalaren inguruko konzient zia
hart zeko prozesua. Mart xan dagoan energia.
Xabier Sáenz de Gorbea
Crítico de arte
|