Nire ikerlan plastikoa ikusikeran berehala ant zemoten
dan lehenengo banaketa konzeptuala da: batetik,
formala edo espresionista abstraktua eta/edo geometrikoa,
ia-ia lehen hogei urteetan egindakoa (1978-1995); eta, bestetik,
perzeptuala edo abstraktu sinbolikoa, azken hamar
urteetan egindakoa (1996-2006). Lehenengoaren bitartez,
neure borondatea eta perzepzinozko sensibilidadea hezi nituan.
Holan, bada, bete-betean sartu nint zan bigarrenean,
eta konpondu beharreko arazo organiko eta energetikoaren
ulermena sentiduteko eta antolat zeko prest nengoan: andrazko
izakiaren nortasuna bera eta duintasuna.
Bigarren banaketa egiturazkoa da, eta aukeratutako
metodoaren arabera garat zen da. Izan be, sei
mult zotan banatuta dago: A, B, C, –formala – D, E, F –perzeptuala–.
Hirugarren banaketa aztertu beharreko alderdi
funzionalaren araberakoa da: emozionala, mentala eta
espirituala.
Laugarren banaketa ikerketaren osotasuna eratu
eta banan-banako izenburua daukien 18 serieak dira.
Bakot xaren lagina dago ikusgai erakusketan.
Jarrerearen aukeraketa
Niret zat artista asko eta asko izan dira interesgarriak,
eta eurakaz lotura handia euki dot nire ikerketa
plastikoan zehar: Giotto, Velázquez, Cezanne, Van Gogh,
Matisse, Picasso, Rothko, Pollock, espresionismo abstraktu
guztia (amerikarra eta europarra), Malevitch, Mondrian,
Oteiza, Sol Lewit, Carl Andre, Yayoi Kusama, Baskiat eta
Lee Bontecou. Halanda be, Piet Mondrianegaz eta Jorge
Oteizagaz neukan lotura zuzenagoa eta bereziagoa,
artearen inguruan nire jarrerea zelakoa izango zan, bere
helburua zein izango zan erabagiteko orduan: errealidadearen
ezagutza.
Oso goiz, 1978aren inguruan, karrerako bigarren
mailan, irudit zeko beharrezko teknikak eta metodoak
ikasi ostean eta artearen premia, zent zuna eta helburua
sakon aztertu baino lehen, artea ezagut zarako tresna moduan
erabili gura nebala erabagi neban. Zeren ezagut za?
Errealidadearena, erantzuten neutsan neure buruari. Egia
esan, hasiera-hasieratik, naturaltasuna iruditukeran, ikusgai
egozan gauzen perzepzinoa askoz zehat zagoa, errealagoa
zan marrazkiaren, pinturearen eta eskulturearen
bitartez. Begiei begiratzen irakatsi neutsen, eta, berehala,
era zientifi koan erabilteko artean lekuratu nint zan. Pinturatik
bertatik, Mondrian zan era konzeptualean nire asmo
eta premietatik hurren egoana:
“Adierazkortasunez ikustea ez da artera
mugatzen: bizitzako adierazpen guztiak sakon-sakon
aztert zen ditu: holan, bada, bizit zaren batasun orokorra
egia bihurt zen da. Adierazkortasun hut sez ikusikeran,
lehendik dagoanaren azpiko egiturea ulert zen da, benetako
loturea ikusten da...¨ (1)
Euskal artisten artean jagodan belaunaldian,
zorte ona euki genduan hartu-emon zuzena euki gendualako
Oteizagaz beragaz eta haren lanagaz. Nire lanari
jagokonez, haren eragina oinarrizko beste zutabe bat
izan zan identifi ketako orduan. Jorge Oteizak eskulturatik
garatutako jarrereak jakin baekian artearen eta bizit zaren
arteko loturea egoana. Metalengoaia dan artea, esaten
eban berak, formea husteko teoria azalt zen ebanean:
Oteizaren hut sunearen konzeptua.
““Holan, bada, artisteak gizakiei eta gizarteari
begira premiazkoa dan zeregina bete behar dau (ez betiko):
oraindino bere garai kulturalean fi nkatu ez dan gizonaren
ikuspegi osotu bakoa, ikaratia eta zalant zat sua
eraldat zea… (edo andrearena, esango neuke nik). Artea
laborategia da, laborategiko estiloa, hau da, artistikoa,
laborategian bertan amait zen da, eta, ostant zean, ez da
bizitzara igaroten…” (2).
Oso goiz, artearen funzionaltasunaren azterketa
teoriko sakona egin ostean, artearen garai historiko
bakot xaren azpian egoan jarrerea alderdi psikologikotik
eta sozialetik aztertu ostean eta naturaltasunaren irudikapena
marrazkiaren, pinturearen eta buztineko hiru dimensinoaren bidez menperatu ostean, artea era zientifi
koan erabiliko nebala erabagi neban, hau da, errealidadea
aztert zeko metodo moduan. Ze errealidade? Andrek
gizartean daukien errealidadea, esaten neut san neure
buruari, 70-80ko hamarkadetan.
Jorge Oteizaren berbek nire hipotesiak babesten
zituen::
Ikerketa oso interesgarria da, baina ikerketak
gizonarenganazko emoit zak eskeini behar ditu. Gaur
egun, artea ez dago museoetan. Artea gizonarengan
egon behar da. Artea ez da museoetarako, gizonarent zat
da, gizonaren barruan egon behar da. Gizona izakiaren
art zaina da. Zer da artistea? Artistea izakiaren ehiztaria da.
Zer da artea? Artea, euskaraz, tranpea da. Artistea tranpatia
da: tranpak egiten ditu. Zertarako? Historiaurrean,
sostengu fi sikorako animalia atrapetako, baina Jainkoa
bera ehizat zeko edo babesak ehizat zeko, intuizinozko
izakia atrapateko. (3)
Artea ikert zen hasi nint zanean, natureak andrazko
eta gizonezko egin behar izan zala ulert zen neban
nik. Halanda be, espirituak, izakiak, osorik, bateratuta dagoala
sentidu behar dau, eta bere premiak naturalak baino
zabalagoak eta globalizat zaileagoak dira. Hain zuzen
be, izakiaren zati bat baino ez dira.
Nire eret xiz, giza espeziearen iraupenari begira, gure espirituari (gure izaki orokor bateratuari) uko
egitera behartu ginduezan, espeziea jagoteko, amak,
erizainak, bizit zaren zaint zaileak izateko. Hori dala eta,
andratasunaren perzepzinoa ez zan behar dan modukoa
izan, amak izateagaz baino ez zalako lotu, hau da,
naturea izateagaz baino ez. Gure izakia guztiz ahulduta,
eginkizun bakar batera makurtuta geratu zan, eta eginkizun
hori oso-oso garrant zit sua zan espeziearen iraupenerako,
giza balio ikaragarria eukan, beste edozeinen
aldean garbia zan guztiz. Hori guztiori argi dago, baina
izakia ahult zeagaitiko prezioa hain handia izan zanez, ondorioak
lehent xeago edo geroxeago agertu behar ziran.
Egia esan, berehala konturatu nint zan andratasunaren
konzeptuak natureak darabilan zatiak baino erradiazino
zabalagoa eukala.
Bestetik, niret zat harrotasun handia da andren
belaunaldi honetakoa izatea, eta, hamarkada git xitan,
geure andrazko nortasunaren konzeptua goitik behera
aldatu behar eta gura izan dogunez, gure adimeneko etaburmuineko izurduren eta zokoen artean ostendutako
eta alderant zikatutako nerbio-tarte bakot xean elektrifi
kautako materia fi sikoko zelula bakot xean zigilatutako
historia-geruza guztiak kendu behar izan doguz, luzaroan
zapaldutako eta zigortutako ahalmenak garatu ahal
izateko, geure buruari uko egin barik, hau da, andrak eta
amak izaten jarraituta, holant xe aukeratu ezkero.
Barruak eskat zen eustanez eta Oteizaren zein
Mondrianen (batez be) lanak nire inspirazino-iturri zuzenak
izan ziranez, gizartea aztert zen hasi nint zan, andrek
bertan zergaitik eukien hain balio git xi, andren balioak
zergaitik ez egozan ondo ikusita eta androk jasandako indarkeria
fi sikoa eta morala, kaleko, beharreko eta et xeko
abusu sexualak zergaitik justifi ketan ziran edo git xit zat
eukiten ziran ulertu ahal izateko. Zer esan bereizkeria
profesionalari buruz? Podere politikora helt zeko berezko
asmoak, berbarako, edozein andraren adimena sunt situ
ahal eban orain dala urte git xi. Gaur egun, ostera, persona
askok, gizonek eta androk, desagerrarazo gura geunke
gerren indarkeria estalt zeko erabilitako heroismoa.
Mondrian: ¨Barrurant z, adierazkortasunez ikustea
denporearen konzient zia barriaren edukia da, eta gero
eta agirikoagoa izan behar da, gizakiaren konzient zia hazi
egiten dalako eta, horren ondorioz, zuzenean kent zen ditualako oztopo guztiak; esate baterako, traizinoa…”. (4)
Metodoaren aukeraketa:
Aztert zeko erabili neban saiakunt zazko metodoa
oinarrizko sei mult zotan egituratu zan, konzeptuak
eta funzinoak landu nituan neurrian. Azkenean, holant xe
egituratu neban: azterketa formal plastikorako: A, B, C ataletan; eta azterketa perzeptual organikorako: D, E,
F ataletan.
A) Irudi plastikoa osot zen daben osagai
formal guztien azterketa.
“El elemento femenino purifi cado sí que es
ahora el elemento femenino interiorizado, pero sigue
siendo femenino, es decir, nunca se convierte-con el
tiempo-en el elemento masculino. Sólo se le han quitado
lo más exterior, o, más bien, lo femenino mas exterior ha
cristalizado en una feminidad más pura”(5)
Jaio aurretik, ukoak, lehenengo, eta erasoak
zein andren balio intelektual artistikoen inguruko errespetu
sozialik ezak, ondoren, nire geneak zipriztindu zituen.
Hori dala eta, andrea, ama eta artistea izatea nire
nortasunean bertant xertatu ahal izateko, azterketa historiko
zehat za egin behar izan neban, bai eta Freuden
psikoanalisi personal are zehat zagoa eta mingarriagoa
be (oso argigarria eta terapeutikoa). Biak, gainera, ikerlan
artistiko praktikoagaz batera eta lotuta garatu nituan
margotuz.
Nire ezaugarri artistikoak kontuan hartuta, mereziduten
ei nituan posizino profesional, artistiko eta sozialak
beteteko eta izateko borrokearen ondorioz, errealidadea
aztert zeko eta ezagut zeko tresna moduan erabili
neban talentua. Errealidade hori ezagututakoan, hain zuzen
be, trebezia handiagoaz eta sufrimentu t xikiagoaz
menderatuko nebala uste neban.
Oinarrizko kolore bakot xaren asetasun-konzeptuaren
inguruko konzient zia eukita, ikerketa artistikoaren
prozesuan laster ikasitako ikasgaia perspektiba
garbiaren aukeraketa izan zan. Nor nint zan benetan jakin
ahal izateko, berehala konturatu nint zan jasotako eduki
kulturaletik aldendu behar nint zala, andra eta ama izateko
balio bako konzeptutik baino ez eustalako begirat zen.
Halanda ze, gizakiaren oinarrizko alderdi guztietatik eta
guztietan aldendu behar nint zan. Horra hor alderdi emozionala,
mentala eta espirituala. Konzient zia plastikoan ikertu behar izan neban
lehenengo sorta handia formala izan zala esango
neuke: asetasunaren, neurriaren, konposizinoaren, mugen
azterketaren eta azalpenaren, hiru dimensinotasunaren
eraketaren, dimensinotasun ugariaren… konzeptuak
gurata menperatu nituan, harik eta puntuaren (positiboaren zein negatiboaren) konzepzinora irit si arte,
irudi plastikoa erat zeko beharrezkoa zan osagai formal
bakarra zalako.
A) Prozesuko zati honetakoak diran serieak:
Andren liberazino emozionalerako
- Oinarrizko kolorearen asetasuna eta espazialtasun
abstraktua.
- Dimensino biko eta hiru dimensinoko dialektikea.
- Barruko espazioaren eraketa eta kanpoko
aldeagaz daukan loturearen azterketa.
- Kanpoko espazioen okupazinoa epe zehatzetan.
- Esangura psikoanalitikoak.
- Irudi potenziala edo hiru dimensinotasun
garbia.
- Mugak eta produktuak. Arimearen eraketa.
- Neurritik emozinora.
- Abioa edo andren liberazino emozionala.
B) Banaketa perpendikularrak (ebagi horizontalak
eta ebagi bertikalak) plano artez bertikal
hori, gorri eta urdinetan eta euren ikusizko lotura
dinamiko mobikorra. PUNTUAREN banaezintasunaren
ikuspegia..
New Yorkera joan nint zanean, honako proposamen
hau eroan neban nigaz: aurreko lan guztiak egiteko
erabilitako “planoak atomizetea”. Ezin neban burutik
kendu Rekalde Aretoan zarratutako erakusketako katalogoko
8color.pcx irudian lortutako dimensinotasun ugaria.
Brooklyneko estudioan fi nkatu nint zanean, serieak egiten
hasi nint zan: Kidet za, Aldearen inguruko konzient zia eta
Energia garbia. Izenburu horren barruan, honako hiru serie
honeek dagoz: Baterakuntzaren araberako adierazpenak.
Era berean, nik neuk neure eskuaz margotu
gura nituan puntu hori, gorri eta urdin garbiak, zeozelako
asmoa eukan erabateko abio-jarreratik sortutako irudiak
sort zeko. Gogo-jarduna zabaldukeran egiten nituala esan
eitekean.
Batetik, Baterakunt zaren araberako adierazpenak aurrekoaren (Aren) jarraipena dirala esan leiteke,
izan bada-eta. Halanda be, beste plano batetik eginda
dago. Bertan, gainera, formala izan da, eta, bertatik, irudiak
sortu behar ziran, honako konzeptu honeek menperatukeran
berezko nortasun osoak adierazoteko:
- Nongotasuna.
- Aldearen inguruko konzient zia.
- Energia plastiko garbia.
Ikerketan honaino helduta, honako hauxe zan
nire hipotesia: beharbada, sorkuntzaren egitura bera ezagutu, ulertu eitekean baterakuntzatik bertatik.
Konzeptu hori giza planora eroankeran,
persona bakot xak bere nortasuna eukiko leuke sorkuntzakoa edo errealidadekoa izango lit zateke
eta berberatasun espiritualaren bidez egongo lit zateke
gaituta giza plano fi sikoan adierazotako ekint zan. Hau
da, lehenengo eta azken banaketak gaindituta egongo
lit zatekez, eta plano espirituala zein giza planoa BATERATUKO LITZATEKEZ.
- B) Prozesuko zati honetakoak diran serieak:
Andren liberazino mentalerako
- 10a- Nongotasuna, aldea eta energia garbia.
- 10b- Planoaren atomizazinoa. Puntuak.
C) Puntu biren arteko mugen azterketa: topaketak bihot zagaz, adimenagaz eta burmuinagaz.
Formeari begira, koloreko puntua argiaren
proiekzinoa zala uste neban, bere nortasuna eukala eta
errealidadearen dimensinotasun ugariaren edozein leku
eta unadatan jazoten zala. Halanda ze, errealidadearen
dimensino ugarian ausaz aukeratutako puntu biren
arteko alkarreraginean zer gertat zen zan, zer egoan aztertu
gura neban. 11. seriea luze-luzea izan zan, baina,
azkenean, hiru emoit za lortu nituan eta hurrengo serieen
izenburu moduan erabili nituan: Adimena, Bihot za eta
Burmuina.
C) Prozesuko zati honetakoak diran serieak:
Andren liberazino mentalerako
11a- Puntu biren arteko mugak.
11b- Adimena, bihot za eta burmuina.
D) Norberaren esperient ziaren barruko
perzepzino-azterketarako metodo plastikoaren azterketan
jadet sitako edukien erabilerea: horizontalaren
edukia hustu ostean gizonen alde bakarreko
podereak ikusmena-adimena horizontalean ezarritako
eduki baliot suen deseraketa, nire begiradea
eskuratu ahal izateko. Deskodeketa, gizonen begiradearen
egiturearena.
Luzaroan, Mondrianen ekarpenetatik oso hur
sentidu nint zan artista moduan, eta, nire aldetik, oso
zint zoa da hement xe bertan haren ekarpen artistiko eta
intelektualei eskerrak emotea. Dana dala, kontraesana dirudien
arren, bere lanek sort zen eusten miresmena nire
ikerketa plastikoak garat zeko plataformea izan da, baina,
aldi berean, nire belaunaldiagaz zint zoa eta zent zunduna
izan gurean, hiru dimensinotasun garbia sortu behar
izan dot artista moduan, mugen azterketaren eta neurriaren balioespenaren bidez. Horrezaz gainera, bereekarpen it zela deseratu behar izan dot: lotura ortogonal
horizontal/bertikaletik, planoak atomizau ostean, puntuaren banaezintasunera heldu ahal izateko, mugako
erreferent zia formala dalako. Horren ondorioz, azterketa
perzeptualean sartu behar izan nint zan hiru puntu organikoen
bitartez: adimena, bihot za eta burmuina.
Esan daigun artean garatu dodan beharrean
Mondrian baino urrat s bat zuk aurrerago joan gura izan
dodala azterketa formal plastikoan (eta irudia erat zen
dauen osagai bakarra dan puntura heldu nazala). Edozelan
be, nire ekarpen artistikoan honako hauxe da baliot suena:
osagai plastiko formalek mundu psikologikoagaz (emozionalagaz
eta mentalagaz) eta giza dimensino espiritualagaz
daukien lotura iraunkorra. Holan, bada, bilakaera artistiko
formala oso barrit zailea izan arren, oso garrant zit sua da
jakitea bilakaera hori era zientifi koan ezarten dodala giza
saiakuntzan bertan.
Formeari jagokonez, argi eta garbi neukan
negatiboa eta positiboa dan puntua dala irudia erat zeko
beharrezko osagai formal bakarra. Alderdi perzeptualari begira, ostera, banan-banako giza espirituala da bizit za
eratzeko eta justifi ketako beharrezkoa dan funt sezko
osagai organiko bakarra. Izakiaren nortasunari eta duintasunari
buruz berba egiten nago.
Nire beharraren metodo formala bertikal eta
horizontal plastikoaren deseraketa eta banaketa izan da,
eta irudi plastikoa erat zeko beharrezko osagai bakarra
dan puntuagaz bat egitea euki dau helburu. Halanda be,
banaketa plastikoaren konzeptuaren inguruko konzientzia
hartzea, topatea, aurkitzea da giza emoit za, hau
da, dualtasun plastikoa, nortasunak desagerrarazoteko
eta erakarteko podere-egiturea da-eta. Era berean,
puntuak lez, ezaugarri positiboa dauka: biziraupena; eta
ezaugarri negatiboa: nortasunaren aldi baterako galerea.
Nire adimena hut sik geratu zanean, bere edukiak
margotutako irudietan it xi ebanean, nire izaerearen
egitura osoak bere lekua eta andren nortasunaren araberako
egitura zuzena aurkitu zituan, eta ezelako gatazka
eta erru barik onartu zituan nire gaitasun intelektual artistikoak
(espiritualak) eta naturatik jasotakoak eta harrotasunez
onet si eta eskertutakoak: aukeratutako, ez inposatutako
eta andren gainerako izaerearen ahuldurara ez
baldintzatutako amatasuna.
D) Prozesuko zati honetakoak diran serieak:
Andren liberazino mentalerako
12- Gardentasunak.
13- Formen mundua.
14- Gaizkiaren lorak edo Adimenaren edukia
husten.
E) Andrazko begiradearen bitartez, dualtasun
psikologikoko egiturak kendu ditut nerbio-sistema
nagusitik edo bertikaletik. Garapenean, amanagusiaren arketipoagaz (jatorrizko banaketagaz),
neskato jainkotiarraren edo andrazko jainkosaren
arketipoagaz eta andra hilt zailearen arketipoagaz
edo gabeziaren erakarpenagaz topo egin dot, izakia
babestu gurean.
Andratasuna defendiduten danean, barruko
ukoak egin behar doguzala, galerak daukaguzala uste
dogu, andrazkoak garenez ezin garalako gizonen indarraz
eta podereaz lehiatu. Bere adierazpen negatiboan,
gainera, podere horrek indarkeria sortu dau eta sort zen
dau kasu eta et xe askotan.
Nire eta andra askoren kasuan, bihot za hausita,
neurosiak jota egon nint zan, nire adimena ez hondat zeko.
Era berean, alderdi erasot zaileagaz bat egin neban, bere
indarra lort zeko, oso poderet su izateko (ama nagusia) eta
biktimearen oinaze zein erru guztia neureganat zeko. Horren
ondorioz, andrazko giza erant zukizun soziala hartu
neban, hau da, nire lan artistiko, fi losofi ko, zientifi ko eta
politiko guztia gart su sustatu dauen erantzukizuna.
Deskodetutako begiez alkarri begirat zeko gaitasunaz,
androk unada beldurgarriak ant zemon daikeguz,
alderdi erasot zaileagaz alkartu ezkero eta haren errua
geureganatu ezkero, hau da, erasot zailea andratasunetik
babestu ezkero, gizonezko jatorrizkoa izan arren andren
zein gizonen bitartez azalt zen da-eta. Izan be, amen eta
aiten bidez jasoten doguz gizarte-arketipoak, eta, ostean,
era pasiboan edo aktiboan errepikat zen dioguz. Andratasunari
eraso egiteko izurritea guztiok daukagu barruratuta
geure izaki banatuan.
E) Prozesuko zati honetakoak diran serieak:
Andren liberazino espiritualerako
15- Egoaren garrant zia.
16- Holakoxea be banaz. Arant zazuko basoa.
17- Negatiboa eta positiboa dan puntua, irudia
erat zeko ezinbestekoa dan osagai plastiko
formal bakarra.
18- Izakiaren alaitasuna. Andrazko gabeziaren
erakarpenaren eraldaketa. Andrazko izaki
bateratua eta heldua, erabagi kultural, politiko
eta sozialetan parte hart zeko.
F) Metodoaren saiakunt zazko ikerketaren
prozesuko azken emoit za: sistema organikoaren berreraketa–ardat z bertikal eta horizontalen lerrokadura
eta uztarketa puntu bakar batean–. Berezko
lotura zuzena, ezelako uko barik; bihot za, adimena,
burmuina eta espiritua bateratuta.
Mondrianen lotura perpendikularraren konzeptua
gaindituta, puntuari buruz daukadan teoriaren bidez
eta banaketa plastikoaren konzeptuari esker egin dodan
ekarpenaren bidez, andratasunari bakarrik ez jagokon
teoria plastikoa eransten dot, eta hut sunearen denporazkotasunetik
harant zago doa, izakiaren baterakunt zan
oso emoitza bateratzaileak lortzeko, banaketa plastikoari
buruz daukadan teoria Oteizaren hut sunearen konzeptua
baino oinarrizkoagoa edo funt sezkoagoa dalako. Izan be,
ezagututakoan eta hustutakoan, inkonzientea berrezarten
da, eta, horrezaz gainera, gizarte-arketipoak zehaztu
eta onartu egiten dira (jarauntsitako talde-inkonzientea).Hori dala eta, mugatutako baldint zat zaile horreetatik
askat zen gara, eta izakiaren baterakunt za sort zen da
berehala, arraza, erlijio, kultura, genero… arloko banaketak
gainditutakoan.
Nire lanaren aurkezpenaren hasieran esan dodan
lez, biak, Oteiza eta Mondrian, nire oinarrizko maisuak
izan dira. Halanda be, nire lan artistikoa zientifi koa
danez eta arlo sozialagaz konpromiso handia daukanez,
gaur eguneko belaunaldira egokitutako bilakaera plastikoak
be eskeini behar ditut. Era berean, nik neuk Oteizaren
hut sunearen konzeptua ikertu behar izan dodanez
eta, gizakien erdiei (andrazkoei) jagokenez, horren inguruko
saiakerak egin behar izan ditudanez, begiradea deskodetu
behar dogu, genero-banaketatik aldendu behar
gara eta guztiz gizarteratutako eta barruratutako izakiak
izan behar gara. Banakotasun eta taldetasun osoak eta
integrauak eratu behar doguz.
Banaketa plastikoaren teoriari esker (begiradea
deskodetuta eta gizarte-arketipoak zehaztuta), geure jakituria,
aginte eta erant zukizun guztia eskuratu eta berreskuratu
egiten doguz danon bizilekua dan munduari
buruzko erabagiak hart zeko orduan.
Hemen, idat zi hau amait zeko, Krishnamurti
aitatu gura neuke, azken hamarkadan sarritan irakurri dodalako
eta asko-asko lagundu deustalako.
Bateratutako izakiak ez dau “pent sau” behar,
zer behar dauen jakiteko. Era berean, ez dau ezer “gura” izan behar, zer jatorkon ondo jakiteko. Bizi eta senari zein
intuizinoari segidu besterik ez dauka, naturako gainerako
indar bizi guztiakaz lotuta dagoalako.
(1) Quousque Tandem. Jorge Oteiza. Colección Azkue
(2) El arte plástico y el arte plástico puro. Piet Mondrian.
Edit. Victor Leru SRL.
(3) Oteiza Jorgeri Littera&Musika/1
(4) El arte plástico y el arte plástico puro. Piet Mondrian.
Edit. Victor Leru SRL.
(5) El arte plástico y el arte plástico puro. Piet Mondrian.
Edit. Victor Leru SRL.
|