Gorputza jasotzailea.
Memoria zelularraren deskodifikazioa
Metodu plastikoaren sintesia Izatea Bategiteko
2006ko azaroan, obra artistikoaren bitartez eta Bilboko BBK Fundazioko erakusketa-gelan The Unified Femininity izeneko erakusketaren katalogoko idazkietan aurkeztu eta azaldu nuen 30 urte luzetako ikerketa plastikoan garatu dudan sorkuntza-prozesu osoa. Honela definitu nuen:
BANAKETA PLASTIKOAREN KONTZEPTUA: GABEZIAREN ABSORTZIOA DESERAIKITZEA.
Metodu analitiko esperimental plastikoa, Izatearen Bategitearen edo Identitatearen jasotzailea.

Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko erakusketan, nire metoduaren sintesiari buruzko obra egin berria aurkezten dut:
- Begiradaren dekodifikazioa edo dimentsio horizontala. Adimena. Maskulinitatea.
- Gorputzak duen memoriaren eguneraketa edo dimentsio bertikala. Fisikoa. Emozionala. Psikologikoa. Intelektuala. Feminitatea.
Bi giza-dimentsio hauek esprimentatu eta eguneratzen ditut, nire kasuan, ikertzaile plastikoa naizen aldetik, marraztu eta pintatzearen prozesu sentikor – jasotzaile – analitikoa, GIZA MATERIA FISIKO OSOAREN GORPUZTASUNAREN KONTZIENTZIA HARTZEA lortzeko. Izan ere, burua eta barruan duen guztia ere materia da; gorputz osoarekiko Batasun Banaezina da. Eta gorputza, gorputz osoa, objektu pentsatzailea da, alegia jasotzailea delako. MATERIAK BEREZKO DANTZA DU.
Giza-materiaren gorpuztasunaren bategite arinaren ondorioz, gorputzaren –feminitatea– eta buruaren –maskulinitatea- bien arteko banaketarik gabe, ager daiteke eta aurkezten da Izatearen Bategitea: maskulinitatea eta feminitatea asimilaturik.
Materia, giza-gorputz fisikoak –emakumea zein gizona izan- positibo eta negatiboaren, zuria eta beltzaren, osasuna eta gaixotasunaren, bizitza eta heriotzaren osagaiak dituen heinean, behar-beharrezkoa du polaritate hau trazendentziarako: KONTZIENTZIA EDO ARIMA. Polaritate honek, materia izaten jarraitzen du. Ez dauka generoen arteko antagonismorik zertan izan, giza presentzia bakoitza, harra zein emea, barneratzen baldin bada.
Izate Bategina, emakumea zein gizona, izango da beharrizan sozial berriei aurre egiteko prestaturik egongo dena -ESPIRITUALKI HELDUA-. Mondrian-ek zioenez, plastikoki emakumezkoek euren feminitatea eta gizonezkoek euren maskulinitatea barneratu beharko dute, pertsona helduak bihurtuko badira. Eta, Oteizak berak ere Hutsaren kontzeptuan jaso zuen bezala, denok deskodifikatu eta deseraiki beharko ditugu, gizateriak aldi batez onartua duen MENDEBALDEKO ALBEBAKARREKO BOTERE MASKULINO ZURIAREN egitura eta arketipo indibidualak, familiarrak, politikoak eta sozialak.
Feminitate eta maskulinitate helduak, kontrajarriak baino, osagarriak dira. Era berean, gizonezkoen heldutasunik eza –aldebakarreko larregizko boterea eta bortizkeriaren jarduna- eta emakumezkoen heldutasunik eza –emakumezkoen menpekotasuna eta berez dituzten balio eta gaitasunei uko egitea -, era fisiko, emozional, psikologiko zein espiritualekoak izanik ere, osagarriak dira.
Kontzientzia-maila honetara iritsita, bakoitzak bere jatorrizko izaera barneratzea litzateke zuzenena, gabeziak proiektatu edo norbereganatu beharrik ez izateko, eta gure izaera material mugatuaren –hil egiten gara- kontzientzia har dezagun, suntsiketa aktiboa edo pasiboa –bestea hil ala norbere burua hiltzen utzi-, alegia suntsiketa fisikoa, emozionala, psikologikoa edo espirituala ekiditeko.
Inés Medina
Galdakao Udala
|